Santo Tomas Peria

Pasaden 2012ko abenduaren 22an urtero bezala, Santo Tomas peria Abaltzisketako plazan ospatu genuen, Txalburu Eskolako Guraso Elkartearen eskutik.

Bertan, barazkiak, frutak eta gabonetako loreez gain, Abaltzisketa baserriko produktuak erosteko aukera egon zan; adibidez: babarrunak, mermeladak, ukenduak… eta urtero bezela, Ogiberriko produktuak.

ARTISAU PRODUKTUAK

Beste aldetik, bi erakusketa egon ziren. Lehenengoa, eskuz egindako egurrezko kaiolak eta bigarrena lanazko arropak Garmendi-txikiko Josefaren eskutik:  jertseak, soinekoak, pontxoak eta txalekoak.  Etxeko andre honek 96 urte ditu.

Urtero bezala, bertako produktuekin zozketa bat egin genuen. Sagardoa eta txistorra daztatzeko aukera egon zan.

TXERRI FESTA

Egun berdinean, Udaletxearen eskutik, herriko plazan txerri festa antolatu zan.  Txerria  daztatzeko aukera egon zan: gibela, xolomoa, odolkiak, txintxortak, eta abar…. Festa eta peria alaituz bertsolariak, trikitixa,.

Azkenik eskerrak eman nahi dizuegu, herriko jendeari, udaletxeari, eta parte hartu duzuen guztioi, festa hau zuek gabe ezingo litzatekelako ospatu.

Mila esker guztioi eta hurrengo urterarte.

 

No Comments

Post a Comment